Laboral Kutxa Udako Torneoaren finaletik kanpora geratu da Erasun

Ataria 2022ko abuztuaren 14a

Argazkia: Emakume Master Cup

Pilotari zizurkildarrak eta Leire Garaik 22 eta 7 galdu zuten Hondarribian, Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminderen aurka.

Maddalen Etxegarai-Enara Gamindek eta Amaia Aldai-Andrea Capellanek jokatuko dute, abuztuaren 27an, Laboral Kutxa Udako Torneoaren finala. Lehenengoek erraz irabazi zieten atzo, Hondarribiko finalerdietan, Leire Garai andoaindarrari eta Itxaso Erasun zizurkildarrari (22-7); Aldai-Capellan bikoteak, ordea, lan handia egin behar izan zuen Olatz Arrizabalaga-Uxue Osesi 22-17 gailentzeko.

Ikusitakoaren arabera, final orekatua espero da Zumaiako Aitzuri pilotalekurako. Datorren abuztuaren 27an jokatuko da Laboral Kutxa Udako Torneoaren finala.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!