Zizurkil Herriguneko jaiak 2022

Trafiko mozketak egingo dituzte Herrigunean

Ataria 2022ko abuztuaren 12a

Zenbait ekitaldi egin eta jaiak segurtasunez gauzatu ahal izateko Herrigunean trafiko mozketak egingo dira egunotan.

Gaur abiatuko dira Herrigunean Andra Mari festak eta Zizurkilgo festa batzordeak jakinarazi duenez, ekitaldiak segurtasunez gauzatu ahal izateko Herrigunean trafiko mozketak egingo dira jaietako lau egunetan. Ordutegi hauetan egingo dituzte mozketak:

  • Abuztuak 12, ostirala
    • 17:00 - 21:00. Plaza itxita
  • Abuztuak 13, larunbata
    • 12:00 - 21:00. Plaza eta Hernandorena kalea itxita.
  • Abuztuak 14, igandea
    • 12:00 - 14:00. Plaza itxita
    • 17:00 - 21:00. Plaza itxita.
  • Abuztuak 15, astelehena
    • 10:00 - 14:00. Plaza eta Hernandorena kalea itxita.
    • 17:00 - 21:00. Plaza itxita.

Plaza ixten denean Pantxikane aurreko pasabidea irekita utziko da, astelehenean, 17:30etik 19:30era izan ezik. Lau egun hauetan plazatik pasa beharrean beste bideak erabiltzeko eskatzen diete gerturatuko diren herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!