Altuna, Garai eta Alberdik jantzi dute txapela

Ataria 2022ko abuztuaren 7a

Lau eta erdiko II Intxaur txapelketa Abeletxe Sariak baditu irabazleak. Promesa mailan, Altunak 22-21 irabazi dio Iker Amianori. Elite mailan, Alberdik jantzi du txapela Iñaki Elolari 22-16 irabazi ostean. Eta emakumeen artean, Leire Garaik lortu du garaipena, Ainhoa Ruiz de Infanteren aurka 22-14 irabazita.

Lau eta erdiko Intxaur Txapelketaren finalak jokatu ziren atzo, izen bera duen Zizurkilgo frontoian. Promesa mailan, Aurrera Tolosako kide diren Aitor Altuna eta Iker Amiano aritu ziren nor baino nor. Lehia estua izan zen, baina azkenean, Altunak lortu zuen garaipena 22-21 irabazita.

Elite mailan azken orduko aldaketa bat egon zen, eta azkenean, Julen Alberdi zizurkildarra aritu zen Jorge Fernandez errioxarraren ordez. Zizurkildarrak, beste behin, garaipena lortu zuen Iñaki Elola bidaniarraren aurka 22-16 irabazi ostean.

Emakumeen mailan Leire Garai gazteiztarrak jantzi zuen txapela, Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrari 22-14 irabazita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!