Zizurkil Herriguneko jaiak 2022

Herri bazkari eta afaritarako txartelak salgai daude

Ataria 2022ko abuztuaren 6a

Zizurkilen jaiak hasiko diren egunean, abuztuaren 12an herri afaria egingo da eta Andra Mari egunaren bezperan, berriz, herri bazkaria. Txartelak abuztuaren 10a baino lehen eskuratu beharko dira.

Andramari jaietako herri bazkaria edo afarian parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa da aurrez txartelak erostea ohiko lekuetan. Abuztuaren 10a izango da eskuratzeko azken eguna. Jaietako zapia ere salgai dago dagoeneko. 

Herri afarira joan nahi dutenek 28 euro ordaindu beharko dituzte, eta adin txikikoek, berriz, 20 euro. Herri bazkarian, berriz, 18 urtetik gorakoek 20 euro eta hortik beherakoek 7 euro ordaindu beharko dituzte. Festetako zapia, aldiz, 3 eurotan egongo da salgai

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!