Lau eta erdiko II. Intxaur txapelketako finalaurrekoak erabakita

Ataria 2022ko uztailaren 28a

Iazko finalaurrekoetako irudia.

Uztailaren 29 eta 30ean izango dira partidak, 19:00etatik aurrera; sarrerak Iriarte jatetxean edo udal bulegoetan daude.

Joan den asteburuan jokatu zituzten Zizurkilgo II. Lau eta erdiko Intxaur Txapelketa Abeletxe Sariko azken final-laurdenak eta, honenbestez, finkatuta geratu da finalaurrekoetan arituko diren pilotarien zerrenda. Uztailaren 29 eta 30ean jokatuko dituzte partidak, 19:00etan hasita.

Sarrerak
Sarrerak 2 eurokoak izango dira eta salgai jarriko dituzte Zizurkilgo Iriarte jatetxean eta udal bulegoetan. Uztailaren 29an Perurena-Altuna, Arrillaga-Garai eta Alberdi-Fernandez ariko dira, eta uztailaren 30ean Egituren-Amiano, Ruiz de Infante-Mendizabal eta Murua-Elola.

Euskal Herria, Nafarroa eta Errioxako pilotari onenak elite eta promesa mailan eta emakume mailan ari dira parte hartzen. 1989an eraikia den Intxaur pilotalekuak eman dio izena iaz abiarazitako txapelketari, eta bertan jokatzen dira partida guztiak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!