Irailaren 11n, igandean, erretiratuen bazkaria izango da Zizurkilgo Elbarrenako jaietan. Bazkarirako izena eman nahi dutenek aukera izango dute Zizurkilgo udal bulegoetan, abuztuan zehar. Izena emateko, ezinbestekoa da Zizurkilen erroldatuta egotea.
Bazkariaren prezioa 6 eurokoa izango da, eta ordainketa Elizpe jubilatu elkartean egin ahal izango da, iraileko lehen astean.