Bigarrengo urtez Maria Moliner saria jaso du Plazida Otañok

Ataria 2022ko uztailaren 15a

Arantxa Zabala liburuzaina, iaz, lehenengo aldiz Maria Moliner saria jaso ondoren

Aiztondoko liburutegiak 2.777 euroko saria jaso du irakurzaletasuna sustatzeko martxan duen 'Plazida, oihartzunaren plaza' proiektuagatik.

Estatu mailan liburutegietan banatzen den Maria Moliner saria jaso du bigarren aldiz jarraian Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiak. Plazida, oihartzunaren plaza proiektua aurkeztu zuten sariketara eta aitortza jaso du egitasmoak. 2.777 euroko saria jaso dute.

Plazida Otañoko liburuzainek eskerrak eman dizkiete liburutegira gerturatzen diren herritar guztiei. "Zuen partaidetzarik gabe ez bailitzateke hau guztia posible izango", esan dute liburuzainek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!