Itxaso Erasun Udako Laboral Kutxa Torneoan ariko da

Ataria 2022ko uztailaren 12a

Leire Garai gasteiztarra izango da bere aurrelaria. Lau bikote lehiatuko dira eta ligaxkarekin hasiko dute torneoa.

Bost jardunaldi izango ditu txapelketak eta parte hartuko duten beste hiru bikoteak ondokoak dira: Amaia Aldai (Dima-Lea Ibarra)-Andrea Capellan (Santo Domingo-Club de pelota Ezcaray); Olatz Arrizabalaga (Gernika-Lea Ibarra)-Uxue Oses (Oñati-Aloña Mendi); Maddalen Etxegarai (Oñati-Aloña Mendi)-Enara Gaminde (Laukiz-Kurene).

Lehiaketa sistemari dagokionez, lehen fase batean ligaxka bat jokatuko dute bikote guztiak elkarren aurka. Haron (uztailak 15), Lekeition (uztailak 24) eta Bastidan (abuztuak 3) jokatuko dira jardunaldiak eta bertan finalerdietako kanporaketak zeintzuk diren erabakiko dira. Finalerdi hauek Hondarribian jokatuko dira, abuztuaren 13an, eta kanporaketa hauetako garaileek jokatuko dute final handia Zumaiako Aitzuri pilotalekuan, abuztuaren 27an. Final hau telebistaz emango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!