Akezkoerrotaren historia eta funtzionamendua ezagutzeko ikus-entzunezkoa osatu dute

Ataria 2022ko uztailaren 11

Maiatzaren 7an izan zuten herritarrek Akezkoerrota bisitatu eta funtzionamenduan ikusteko aukera. Bideo batean jaso dute egun hartakoa.

Aurtengo Maiatza Saltsan kultura programazioaren baitan, Akezkoerrota bisitatzeko aukera izan zen maiatzaren 7an.

Hainbat urtez geldirik egon ostean, berriro martxan jarri dute aurten errota, Hernandorena kultur elkartearen ekimenez, Arizmendi familiaren eta Zizurkilgo Udalaren babesarekin, Aranzadi zientzia elkarteko Etnografia saileko Javi Castro Montoya eta Joseba Alonso Arratibelen laguntzarekin, eta Aramako Ibares errotako aita-seme errotariek hainbat hobekuntza eginda.

Errotaren bisita egun bakarrera ez mugatzeko, bideoa grabatu dute, interesa daukaten guztiek aukera izan dezaten Akezkoerrotaren historia eta funtzionamendua ezagutzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!