Eskualdeko sei segalari, igandeko Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketan

Ataria 2022ko uztailaren 7a

Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa izango da jokoan igande honetan Zizurkilen. Galardi baserriko zelaian ariko dira segalariak, 18:00etan hasita.

Emakumezkoetan, Jugatx Agirre berastegiarra, Alaitz Imaz hernialdearra, Ainara Otamendi ibartarra, Maria Luisa Uzkudun leaburuarra eta Irati Astondoa ariko dira. Gizonezkoetan, Mikel Lizartza tolosarra, Oier Urkola anoetarra, Julen Gabirondo, Suharri Irazustabarrena, Jon Larrañaga, Iñigo Mercader, Jon Otegi eta Iban Pardo lehiatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!