Intxaur Txapelketaren aurretiazko partiden finalak

Ataria 2022ko uztailaren 7a

Pasa den urteko txapelketako final-aurrekoetako une bat.

Intxaur Txapelketan parte hartuko duten pilotariak erabakita geratuko dira bihar, 19:00etatik aurrera.

II. Lau eta Erdiko Intxaur Txapelketaren aurretiazko partidak hasi ziren jokatzen pasa den ostiralean, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Gizonezkoak eta emakumezkoak neurtuko dira txapelketan, gizonezkoen kasuan, elite eta promesa mailakoak. Euskal Herriko eta Errioxako pilotariak lehiatuko dira pilotalekuan, eta tartean Zizurkilgo ordezkariak ere izango dira, besteak beste, Ander Perurena, Alberdi, Jon Erasun eta Itxaso Erasun.

Bada, uztailaren 1ean hasi ziren aurretiazko partidak jokatzen, eta bihar, berriro ere, aurretiazkoak hartuko ditu Intxaur pilotalekuak. Hain zuzen, aurretiazko partiden finalak jokatuko dituzte 19:00etan hasita, eta Perurena zizurkildarra bertan izango da, 22 urtez azpikoen kategorian, Olaizolaren aurka, txartela eskuratzeko borrokan.

Pasa den urtean estreinatu zen Intxaur txapelketa, eta promesa mailan Unai Alberdik irabazi zuen, eta elite mailan, berriz, Julen Alberdi zizurkildarrak jantzi zuen txapela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!