Eskualdeko bataz besteko birziklatze tasa hiru puntutan gainditzen du Zizurkilek

Ataria 2022ko eka. 27a, 12:52

Datu onak direla esan du udalak, baina oraindik herriko zenbait gunetan hondakinak lurrean uzten dituztela gogoratu du. Oraindik ere errefusaren %5a jasotzen da lurretik, hilean 600 kilo inguru.

Gaika aztertuz gero, Zizurkilen 20.434 kilo organiko jaso zituzten 2022ko maiatzean. Beirari dagokionez, 10.988 kilo jaso zituzten; 10.524 kilo ontzi arin, 7.776 kilo paper, 1.662 kilo arropa eta 21.295 kilo errefusa. Honenbestez, birziklatze tasa Zizurkilen, %70,87koa da, Tolosaldeko bataz bestekoa baino hiru puntu hobea. %67,33koa da eskualdeko birziklatze tasa.

Udalak nabarmendu duenez birziklatze datuak bide onean doaz, baina badago zer zuzendu. "Herriko zenbait gunetan ohikoa da hondakinak lurrean botata ikustea". Bilketa sistema aldatu aurretik, herrian biltzen zen errefusaren ia %10 lurretik biltzen zela jakinarazi du udalak eta azken hilabeteotan datuak hobera egin duela azpimarratu: "Errefusaren %5a jasotzen da lurretik, 600 kilo inguru hilean". Zizurkilgo Udalak gogoratu du erabat galarazita dagoela hondakinak lurrean uztea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!