Gertutik ezagutu dute magia

Ataria 2022ko ekainaren 18a

Magia Eguna ospatzen ari dira Zizurkilen, askotariko ekitaldiekin; 'Magia ere neskentzat bada' tailerra egin dute goizean, Atxulondo kultur etxean.

Gaur egun osoan zehar, magiari lotutako saioak egingo dituzte Zizurkilen, Magia Eguna ospatzen ari baitira. Goizean, Magia ere neskentzat bada tailerra izan da Atxulondo kultur etxean, 9 urtetik gorako neska-mutilentzat; dozena bat haur bertaratu dira.
 

Arratsaldean, hiru magoren ekitaldiez gozatzeko aukera izango da herriko txoko desberdinetan. Gauean, Magia Gala Nagusia egingo dute, Atxulondon.
 
Arratsaldeko egitaraua:
  • 18:00. Txoborro magoaren emanaldia, Aurrera plazan.
  • 19:00. Eriz magoa izango dugu Joxe Arregi plazako estalpean.
  • 20:00. Hodei magoa, Herrigunean.
  • 22:00. Magia Gala Nagusia Atxulondo kultur etxean, Liuba eta Oliver magoen eskutik. Sarrerak salgai daude, 5 euroan, Zizurkilgo udal bulegoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!