700 eurotik gora, minbiziari aurre egiteko

Ataria 2022ko ekainaren 16a

Minbiziaren Aurka elkarteak diru bilketa egin zuen pasa den larunbatean Zizurkilen. Jasotako dirua ikerketa onkologikoa egitera bideratuko dute.

Minbiziaren Aurka elkartea kalera atera zen larunbatean. Zizurkilen aritu ziren minbizia duten pertsonei babesa emateko eta dirua bildu zuten ikerketa onkologikora bideratzeko eta elkartearen doako zerbitzuak sustatu ahal izateko. Guztira 714,68 euro jaso zituzten eta elkarteak eskerrak eman dizkie herritarrei. "Hainbat boluntariok hartu zuten parte jardunaldi solidario honetan, hiriko hainbat tokitan jarri ziren mahaietan banatuta. Urteko diru bilketa egin, herritarrei elkartea hor dagoela adierazi eta pazienteei zein senideei laguntzeko lanean jarraitzen duela gogorarazteko aukera izan genuen". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!