Zizurkilgo Magia Eguna egingo dute larunbatean

Ataria 2022ko ekainaren 14a

Larunbatean egun osoan egingo dituzte ekitaldiak herriko hainbat txokotan.

Magia Eguna egingo dute larunbatean Zizurkilen. Hainbat eratako ekintzak izango dira egun osoan zehar eta herriko hainbat txokotan.

Egitaraua

  • 11:00. Magia ere neskentzat bada tailerra izango da Atxulondo kultur etxean, 9 urtetik gorako neska-mutilentzat. Izena emateko, deitu 943691012 zenbakira edo idatzi bulegoa@zizurkil.eus helbidera.
  • 18:00. Txoborro magoaren emanaldia, Aurrera plazan.
  • 19:00. Eriz magoa izango dugu Joxe Arregi plazako estalpean.
  • 20:00. Hodei magoa, Herrigunean.
  • 22:00. Magia Gala Nagusia Atxulondo kultur etxean, Liuba eta Oliver magoen eskutik. Sarrerak salgai daude, 5 euroan, Zizurkilgo udal bulegoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!