San Joan dantzarako entseguak egingo dituzte

Ataria 2022ko ekainaren 13a

Ekainaren 16an 19:00etan eta ekainaren 22an 18:30ean egingo dituzte entseguak Atxulondo kultur etxean.

San Joan dantzako entseguekin hasiko da Bukalai dantza taldea aste honetan. Bi egun jarri dituzte dantza ikasteko entseguetarako. Ekainaren 16a, osteguna, 19:00etan; eta ekainaren 22an, asteazkena, 18:30ean. Entseguak Atxulondoko kultur etxean izango dira, lehenengo solairuko ispiludun gelan.

Bukalai dantza taldekoek jakinarazi dutenez, kalejiran parte hartzen duten umeek heldu baten ardurapean joan beharko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!