Gaurtik aurrera eska daiteke 'Ataria'-ko material berria: 'Uhinen dardaraz sustraiak errotu'

Ataria 2022ko eka. 10a, 09:58

Gaurtik salgai materiala 'ATARIA'-n. M.G.

Gaurtik aurrera material berria jarriko du salgai Tolosaldeko Ataria-k. Eskualdeko sortzaileentzat plaza izan nahi du Tolosaldeko euskarazko komunikazio taldeak eta horregatik burutu du lankidetza Maria Altuna zizurkildarrarekin. Gustura hartu du elkarlanerako gonbidapena.

«Iruditzen zait gure ingurua ez dela laua, ñabardura asko dituela eta aniztasun hori islatzen saiatu naiz irudian», esan du artista zizurkildarrak. Testura ezberdinak landu ditu eta baratze baten erara irudikatu: «Norbera segun eta zein landare klase den, modu batera edo bestera hazten gara». Sustraiekiko lotura ere ekarri nahi izan du irudira. «Askotan pasatzen da, munduari hainbat itzuli eman ondoren, norberak bere esperientziak bizi ondoren, aspaldiko ezagunekin etxeko atarian egiten duzula topo, hori da niretzat Tolosaldeko Ataria. Gogoan dut umeak ginela nola joaten ginen Txolarre irratira, eta orain, dezente urte beranduago, Ataria-rentzat irudi hau egiten ari naiz. Ilusio handia egiten dit».

Igandean irakurgai honako webgunean Maria Altuna Lizarragari egindako elkarrizketa luzea (1616. Ataria astekariko Asteko Gaia).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!