Ipuin solidarioak kontatu dituzte Zizurkilen

Ataria 2022ko maiatzaren 27a

El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko Henry Ortiz eskolari elkartasuna adierazteko ipuin kontaketa saioak izan zituzten asteazkenean.

Pedro Mari Otaño herri eskolako ikasleek San Millan Eskolako eta Zubimusu ikastolako haurrei hainbat ipuin irakurri zizkieten Atxulondo kultur etxean, Joxe Arregi plazan eta Plazida Otaño liburutegian. Zizurkilgo herriak El Salvadorreko Meanguera departamenduan dagoen Segundo Montes komunitatearekin duen senidetze programaren barruko ekimena izan zen.

Ipuina amaitu ondoren tailertxo bat ere eskaini zieten ikasle zaharrenek txikienei.

Argazkiak: Zizurkilgo Kultura saila

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!