'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimena egin dute Zizurkilen

Ataria 2022ko maiatzaren 26a

Hilean behin egiten duten ekimena izaten da eta adineko pertsonek ibilaldia egiten dute Asteasuko bidegorrian zehar.

Zizurkilgo Elizpe elkarteko erretiratuek eta Uliazpi fundazioko kideek Pausoka, adinak ez du inporta ekimena egin zuten atzo, Asteasuko bidegorrian zehar.

"Umorea eta sasoia ez zaie falta", esan dute Zizurkilgo Kultura saileko kideek. Behin ibilbidea egin ondoren, 12:00etan elkartu dira plazan hamaiketakoa egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!