Oinezkoentzat bide berria egokitu dute Errekalde baserriaren inguruan

Ataria 2022ko maiatzaren 20a

Oinezkoentzat bide berria eg 3 1653044844513
Oinezkoentzat bide berria eg 1 1653044844075
Oinezkoentzat bide berria eg 2 1653044844336
Oinezkoentzat bide berria eg 4 1653044844702

Garai bateko herri bidea berreskuratu du udalak eta errepidea segurtasun handiagoz pasa ahal izateko oinezkoentzat pasabidea jartzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Herrigunera oinez joan-etorriak egiteko bide berria sortu du Zizurkilgo Udalak, Adunibar aldetik Beibategira joateko, Errekalde baserriaren albotik. Segurtasunari begiratuta, pauso garrantzitsua eman dela aipatu dute udal ordezkariek, lan hauek egin aurretik, ingurune horretan bidearen zati bat errepidez egin behar izaten zutelako oinezkoek.

Herrigunera doan errepidea egin aurretik, bertatik pasatzen zen herri bidea, baina galduta egon da azkeneko urteetan. Udalak lan hauek berreskuratu egin du bidea eta Adunibar aldetik bertara joaten direnek errepidea gurutzatu eta Errekalde baserriaren paretik jarraitu ahal izango dute bidea Beibategira. Gipuzkoako Foru Aldundiarena da errepidearen eskumena, eta bertatik oraindik ere segurtasun handiagoz pasa ahal izateko, oinezkoentzako pasabide bat jartzeko eskaera luzatu dio udalak aldundiari.

Datorren igandean egingo duten erroten ibilaldiko parte hartzaileek herri bide berritutik pasatzeko aukera izango dute.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!