Buzoneoak egin eta kartelak jartzeko lan poltsa osatuko dute

Ataria 2022ko maiatzaren 20a

Zizurkilgo udal bulegoetan aurkeztu beharko dira hautagaitzak 20 eguneko epean.

Zizurkilen buzoneoak egin eta kartelak jartzeko lan poltsa osatuko du Zizurkilgo Udalak eta parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte udalaren arreta eta erregistro zerbitzuan.

Parte hartu nahi dutenek, 16 urte baino gehiago eduki beharko dituzte eta ezingo dute gainditu nahitaezko erretiro adina. Udalerrian enplegua sustatzeko programa denez, Zizurkilen erroldatuta egotea eskatzen dute.

Lan poltsa osatzeko prozesuan parte hartu nahi dutenek, nortasun agiriaren fotokopia edo nortasunaren eta nazionalitatearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute eta derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna betetzen dela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia eraman beharko dute udaletxera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!