Alex Inzari jantzi diote txapela

Ataria 2022ko maiatzaren 1a

Zizurkilgo festa batzordeak Txapel Eguna berreskuratu du aurtengoan, eta bi urte esperoan egon ostean, 2020an iragarritako txapela jantzi zioten larunbatean Egarri tabernako nagusiari.

Pandemiaren ondorioz XXVII. Txapel Eguna bertan behera utzi behar izan zuten, eta denbora guzti honetan esperoan egon da zizurkildarra. Bi urteko etenaren ondoren Zizurkilgo Festa Batzordeak festa berreskuratzea lortu du, eta azkenean txapela buruan du Alex Inza zizurkildarrak. Atzo ospatu zuten XXVII. Txapel Eguna eta Iriarte jatetxean egin zuten afariaren ostean jantzi zioten txapela Inzari. Hain zuzen, Alatzne Etxaburuak aurreko txapeldunak jantzi zion. Inza bera izango da abuztuan, aurtengo Amabirjinetan, Herriguneko jaien hasierako txupinazoa botatzeko ohorea izango duena. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!