'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimena egin dute

Ataria 2022ko apirilaren 28a

'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimena egin zuten asteazkenean Zizurkilen.

Hileko azkeneko asteazkenetan ohitura duten bezala, adineko pertsonek Pausoka, adinak ez du inporta ekimena egin zuten asteazkenean eta Asteasuko bidegorrian barrena ibili ondoren, elkarrekin hamaiketako egiteko elkartu ziren Elizpe erretiratuen etxean.

Bestalde Real Sociedad Fundazioaren ekimenari esker Fraisoroko zenbait egoiliarrek hiru gurpileko bizikletan paseotxoa egiteko aukera izan zuten Zizurkil eta Asteasu arteko bidegorrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!