Enkuadernazioa tailerra antolatu du Herribizigunek

Ataria 2022ko apirilaren 26a

Iriarte kultur etxean egingo dute, larunbatean, 10:00etan hasita.

Herribizigune elkarteak Herritarren jakintza, eskuetatik eskuetara, etxeetatik plazara! lemapean, enkuadernazio tailerra antolatu du larunbaterako, apirilaren 30erako, Iriarte kultur etxean. 

Tailerra 10:00etan hasiko da eta bertan parte hartu nahi dutenek, herribizigune@gmail.com helbidean eman beharko dute aurrez izena. Asteazkena da horretarako azken eguna. Bestela, elkarteko edozein kiderengana gerturatuta ere eman daiteke izena. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!