Maddi Marquet eta Urko Herran izan dira irabazleak

Ataria 2022ko apirilaren 3a

Zizurkilgo I. Duatloia 25 1648996663675
Zizurkilgo I. Duatloia 1 1648996651905
Zizurkilgo I. Duatloia 2 1648996652403
Zizurkilgo I. Duatloia 3 1648996652810
Zizurkilgo I. Duatloia 4 1648996653270
Zizurkilgo I. Duatloia 5 1648996653659
Zizurkilgo I. Duatloia 6 1648996654034
Zizurkilgo I. Duatloia 7 1648996654556
Zizurkilgo I. Duatloia 8 1648996655273
Zizurkilgo I. Duatloia 9 1648996655955
Zizurkilgo I. Duatloia 10 1648996656693
Zizurkilgo I. Duatloia 11 1648996657193
Zizurkilgo I. Duatloia 12 1648996657938
Zizurkilgo I. Duatloia 13 1648996658502
Zizurkilgo I. Duatloia 14 1648996658916
Zizurkilgo I. Duatloia 15 1648996659307
Zizurkilgo I. Duatloia 16 1648996659685
Zizurkilgo I. Duatloia 17 1648996660096
Zizurkilgo I. Duatloia 18 1648996660511
Zizurkilgo I. Duatloia 19 1648996660953
Zizurkilgo I. Duatloia 20 1648996661316
Zizurkilgo I. Duatloia 21 1648996661761
Zizurkilgo I. Duatloia 22 1648996662197
Zizurkilgo I. Duatloia 23 1648996662704
Zizurkilgo I. Duatloia 24 1648996663272

Zizurkilgo I. Duatloia egin da gaur goizean, eta emakumezkoetan Marquet donostiarra eta gizonezkoetan Herran gasteiztarra izan dira garaileak. Tolosaldeko lehenak Leire Lizarralde  billabonatarra eta Aitor Regillaga tolosarra izan dira.

Emakumezkoak izan dira aurrenak ateratzen, eta segituan aurrera egin du Maddi Marquetek. Abantailari eutsi dio eta helmugara bakarrik iritsi da, 1.05.18ko denborarekin. Bigarren postura lehia estuagoa izan da. Gerora laugarren egin duen Olatz Marquet iritsi bada ere, korrikako azken zatian atzetik zituen beste biek harrapatu eta pasa egin dute. Azkenean, bigarren Miren Josune Bikuña (1.07.53) eta hirugarren Nuria Rodriguez (1.08.05) izan dira.

Gizonezkoetan lehia estuagoa izan da. Urko Herranek eta Joanes Goitisolok batera egin dute bizikletako zatia eta korrikako azken zatian, Herran gailendu da, 55.30eko denbora eginez. Goitisolo izan da bigarren (55.48) eta hirugarren Javier Hernandez (56.57) helmugaratu da.

Tolosaldeko lehenak Leire Lizarralde billabonatarra, proban zazpigarren izan dena, eta Aitor Regillaga tolosarra, proban zortzigarren, izan dira. Sari banaketan Aiztondo lehenengoei eman zaie saria, eta horiek Lizarralde eta Aitor Tejeria billabonatarra izan dira.

Gipuzkoako Txapelketa

Zizurkilgo I. Duatloian Gipuzkoako Duatloi Txapelketa izan da jokoan, hainbat mailetan. Hauek izan dira sailkapenak:

Maila absolutua

  • 1. Javier Egiguren
  • 2. Ander Segurola
  • 3. Beñat Guridi
  • 1.Maddi Marquet
  • 2. Miren Josune Bikuña
  • 3. Olatz Marquet

Jubenilak

  • 1. Aimar Oliden
  • 2. Joanes Etxabe
  • 1. Aratz Urkola
  • 2. Ximena Zeberio

Juniorrak

  • 1. Haritz Iturzaeta
  • 2. Oier Irazusta
  • 3. Elur Urkola
  • 1. Mara Arruti

23 urtez azpikoan

  • 1. Javier Egiguren
  • 2. Beñat Guridi
  • 3. Aitor Arotzena
  • 1. Maddi Marquet
  • 2. Olatz Marquet

Beteranoak 1

  • 1. Aitor Regillaga
  • 2. Aitor Manterola
  • 3. Aitor Tejeria
  • 1. Leire Lizarralde
  • 2. Olatz Korkostegi
  • 3. Ainhoa Calleja

Beteranoak 2

  • 1. Andoni Illarramendi
  • 2. Mikel Izagirre
  • 3. Luis Migel Galindo
  • 1. Miren Josune Bikuña
  • 2. Pili Esnaola
  • 3. Ainhoa Mendia

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!