Berarekin batera entrenatzaile lanetan Jon Ander Iriarte izan zen bertan, eta, beraz, bien debuta ona izan zen. Teknika hartzen da kontuan era honetako lehiaketetan, hau da, mugimenduak ondo gauzatzea baloratzen da, bai arrankadan zein bi denboratan. Maqueda oso maila onean aritu zen lanean eta 24 finalisten artean 7. postua lortu zuen.