Urteberri festa egingo du Herribizigunek igandean

Ataria 2022ko martxoaren 24a

Eguerdian ospatuko dute festa, eta lehenagotik sendabelarrak eta landare jasangarriak ezagutzeko ibilaldia egingo dute, 10:00etan hasita.

Ilargiaren araberako euskal egutegiaren arabera, urteberri festa izango da asteburu honetan. Herribizigune elkarteak antolatu du jaia eta musika, egutegia eta pintxoak dastatzeko aukera izango da bertan. 12:30 aldera hasiko da festa Pedro Mari Otaño plazan.

Lehenago, sendabelar eta landare jasangarriak ezagutzeko ibilaldia egingo dute. 10:00etan abiatuko da eta edonork parte hartu ahal izango du bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!