Ukrainako errefuxiatuentzako material bilketa egiten ari dira

Ataria 2022ko martxoaren 23a

Asteazkenera bitartean herriko ikastetxeetan eta ostegunean Joxe Arregi plazako aterpean egingo da bilketa.

Aste honetan material ezberdinen bilketa egiten ari dira Zizurkilen, Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko. Kontserbak, lekaleak, arroza, kandelak eta garbiketa eta higiene pertsonaleko artikuluak (konpresak, hortzetako pasta eta hortz-eskuilak heldu eta haurrentzat) bilduko dira.

Asteazkenera bitartean, herriko ikastetxeetan bideratuko da bilketa eta ostegunean, martxoaren 24an, Joxe Arregi plazako aterpean egingo da material bilketa, 18:00etatik 19:00etara. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!