Bi saio antolatu dituzte kale neurketen emaitzen berri emateko

Ataria 2022ko martxoaren 17a

Martxoaren 21ean eta martxoaren 24an egingo dituzte, 'Zenbat euskara entzuten da Zizurkilen?' lelopean.

Kale neurketek utzitako emaitzen berri jasotzeko bi saio interesgarri antolatu ditu Zizurkilgo Udalak, Uema eta Galtzaundirekin elkarlanean. Zenbat euskara entzuten da Zizurkilen? galderari erantzuten saiatuko dira saio hauetan:

  • Martxoak 21, astelehena. Plazida Otaño liburutegiko erabilera anitzeko gelan, 18:30ean.
  • Martxoak 24, osteguna. Iriarte kultur etxean, 18:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!