Garazi loredenda saritu dute

Ataria 2022ko martxoaren 14a

Herritarrek eurek aukeratu dituzte Gipuzkoako 10 merkataritza enpresa aipagarrienak, lurraldeko saltoki nabarmenen mapa osatuz.

Gipuzkoako Ganberak, aurten ere, Gipuzkoa osora hurbildu nahi izan ditu sariak, 10bitxiak saria emanez. Aurten, berritasun gisa, herritarrek eurek aukeratu dituzte Gipuzkoako 10 merkataritza-enpresa aipagarriak, lurraldeko saltoki nabarmenen mapa sortuz. Zizurkilgo Garazi loradendak jaso du Tolosaldeari dagokiona.

Eskualde bakoitzeko herritarrek euren eskualdeko harribitxiaren alde posta elektronikoz bozkatzeko aukera izan dute aurten. "Gipuzkoako eskualde guztietako saltokiei eta merkatariei beren bezeroei esker ona erakusteko modu bat da", esan dute arduradunek.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!