Martxoaren 8ko irradakaren entsegua egingo dute

Ataria 2022ko martxoaren 3a

Gaur, martxoak 3, Joxe Arregi plazan bilduko dira 18:00etan. Irradaka Emakumeen Nazioarteko Egunean egingo dute zendu berri den Bernarda Usabiaga oroituz.

Aiztondoko Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako egitarauaren barruan, Zizurkilen irradaka antolatu du martxoaren 8an, Joxe Arregi plazan, 18:45ean. Bernarda Usabiaga zendu berria oroituko dute ekitaldian.

Zizurkilgo emakumeek 2020ko martxoaren 8an dantzatzeko prestatu zuten soka-dantza hau, baina COVID-19ak eragindako itxialdiaren aterian atzeratzea erabaki, eta iaz, oraindik ez ohiko egoeran, maskarak jantzita eta distantziak mantentzeko sokak baliatuta, jenderik gabeko plazan egin zuten irradaka.

Aurten, herriko emakumeak eskutik helduta eta aurpegietara begiratzen dantzatzeko asmotan dira eta martxoaren 8an egingo den ekitaldia prestatzeko entsegua egingo dute, gaur, martxoak 3, Joxe Arregi plazan, 18:00etan hasita.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!