Txakur jabeen betebeharrak gogorarazi ditu udalak

Ataria 2022ko otsailaren 21a

Txakurren gorotzak biltzea eta ontzian botatzea eta txakurrak lotuta eraman behar direla gogorarazi du Zizurkilgo Udalak. Seinale berriak jarri dituzte herriko hainbat puntutan.

Azken asteotan lanketa berezia egin dute Zizurkilen txakurren gaiaren inguruan. "Elkarbizitza da helburu nagusia eta horretarako, txakur jabeek gogoan izan behar dituzte oinarrizko hainbat betebehar", esan dute udaletik. Batetik, derrigorrezkoa izango da txakurren gorotzak jasotzea eta dagokion ontzian botatzea. Eta bestetik, elkarbizitzaren alde eta segurtasun arazorik izan ez dadin, txakurrak lotuta eraman behar direla jakinarazi du udalak.

Betebehar horiek gogorarazteko, seinale berriak jarri dituzte herrian barrena. Erdigunean, Ernio bidean, Ugaren, Azken Portun, Muñoan  edota Pagamuñon jarri dituzte seinaleak.

"Elkarbizitza zaintzea guztion ardura da", esan dute udal arduradunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!