Irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenak antolatu dituzte Plazida Otañon

Ataria 2022ko otsailaren 19a

'Hamaika irakurtzeko jaioak gara' proiektua jarri dute martxan eta emakumeen nazioarteko eguna eta poemak lotuko dituzte 'Poema errebeldeak poltsikora' ekimenarekin.

2022 urtearekin erronka berriak ekarri dituzte liburutegira.  Hamaika irakurtzeko jaioak gara proiektua ekimena jarri dute martxan Plazida Otañoko liburuzainek haur zein helduentzat.

Hilabetero gai jakin baten inguruko irakurketak egin beharko dituzte parte hartzaileek, eta amaitzean komentario edo iruzkina bidali liburutegira. "Irakurtzeak beti ere saria dauka, eta urte amaieran opariak jasoko dituzte irakurle amorratuek. Hurbildu zaitezte liburutegira informazioa eskatu, izena eman, eta liburuak aukeratzera", esan dute liburuzainek.

 

Poemak emakumeentzat

Emakumeen eguna izango da martxoaren 8a eta poesiarena martxoaren 21a. Bi egunak lortu nahi izan dituzte Plazida Otaño Aiztondoko liburutegian. "Emakumeek poltsikoan gorde nahiko lituzkeen poesia kuttunenak bildu nahi ditugu eta horiekin erakusketa osatu eta erabiltzaileei oparitu".

Horretarako herritarren laguntza eskatu dute. Emakume bati oparitzeko poesia aukeratu eta liburutegira eramateko eskaera luzatu dute arduradunek. Martxoaren 4ra arteko epea jarri dute horretarako eta ondoren erakusketa bat antolatu eta erabiltzaileei oparituko dizkiete poemak. Poema errebeldeak poltsikora izena jarri diote ekimenari.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!