Jardunaldiak egingo dituzte Fraisoro Eskolan

Ataria 2022ko otsailaren 16a

'Fruta arbolen kimaketa', 'Diseinatu zure neurriko baratzea' eta 'Zazpi belar ukendua' izeneko ikastaroak eskainiko dituzte Fraisoron.

 

Fraisoro nekazaritza eskolak hainbat ikastaro eskainiko ditu. Saio hauen inguruko informazioa eta izen emateak eskolan bertan egin beharko dira, 943 69 21 66 telefono zenbakian. www.fraisoroeskola.eus eta fraisoro@fraisoroeskola.eus helbideetan ere izango da informazio gehiago.

 

Fruta-arbolen kimaketa

  • Otsailaren 14, 15 eta 16: 15:00 - 19:00
  • Lekua: Fraisoro Eskola (Zizurkil)
  • Matrikula: 50 euro
  • Irakaslea: Aitor Etxeandia

Diseinatu zure neurriko baratzea

  • Otsailaren 15, 17, 22 eta 24: 15:00 - 19:00
  • Lekua: Fraisoro Eskola (Zizurkil)
  • Matrikula: 50 euro
  • Irakaslea: Clara Gutiérrez
  • Hizkuntza: gazteleraz
  • Helburua: Diseinatu baratzea zure baldintzak (lrzoru mota, azalera, dedikazio denbora...) eta zure beharrak (hornidura, helburuak...) kontuan hartuta.

Zazpi belar ukendua

  • Martxoaren 3: 15:30 - 18:30
  • Lekua: Fraisoro Eskola (Zizurkil)
  • Matrikula: 20 euro
  • Irakaslea: Ainitze Sala
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Helburua: 7 sendabelar ezberdinekin, gaitz ezberdinei laguntzeko ukendua egiten ikastea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!