Zizurkilen mendian erori eta min hartu duen ehiztari bat erreskatatu dute

Ataria 2022ko urtarrilaren 16a

Mendian ehizean zebilela erori eta min hartu du 70 urteko gizon batek. Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak agertu dira lekura ehiztariari laguntzera, eta, azkenean, Ertzaintzaren helikoptero batek Donostiara eraman du.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizeko 9:00ak aldera gertatu da istripua Ziortza muinoaren eta Andatza mendiaren artean. Gizonezkoak hanka batean min hartu, eta hanketatako eta eskuetako sentsibilitatea galdu duela esan dute. Suhiltzaileak eta osasun-baliabideak hurbildu dira lekura zaurituari laguntza ematera. Ertzaintzaren zaintza eta erreskate unitateko helikoptero batek zauritua Donostiako suhiltzaileen parkeko heliportura eraman dute, eta han zain zuen anbulantzia batek hartu eta osasun-zentro batera eraman du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!