Serigrafia tailerra egingo dute Zizurkilen

Ataria 2022ko urtarrilaren 10a

Serigrafia tailer batean jasotako irudia, Gaztelun.

Urtarrilaren 22an 10:30ean Iriarte kultur etxean egingo dute tailerra.

Serigrafia tailerra egingo dute urtarrilaren 22an Zizurkilen. Iriarte kultur etxean egingo dute urtarrilaren 22an, 10:30ean hasita. Herribizigune elkarteak antolatu du ekimena, Herritarron jakintza, eskuetatik eskuetara, etxeetatik plazara! leloari jarraituta.

Doakoa izango da izen ematea, baina elkarteko kideek esan dute eskertuko luketela gerturatzeko asmoa dutenek aurrez jakinaraziko balute, urtarrilaren 17a baino lehen, herribizigune@gmail.com helbidera idatzita, astelehen arratsaldetan Plazaetxeberri ondoko txabolara gerturatuta, edota elkarteko kideei jakinarazita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!