Baikorekin azken partida jokatuko du gaur Jon Erasunek

Ataria 2022ko urtarrilaren 8a

Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko du Artolarekin batera, Agirre eta Aretxabaletaren aurka.

Jon Erasun pilotari zizurkildarrak gaur jokatuko du Baiko Pilotarekin azken partida.  Iruñeko Labrit pilotalekuan izango da, 17:15ean hasiko den jaialdian.

Hain justu, jaialdiko lehen partida jokatuko du Artolarekin batera, Agirre eta Aretxabaletaren aurka.

Zizurkilgo atzelariak 2016ko azaroaren 5ean egin zuen debuta Tolosako Beotibar pilotalekuan eta ordutik ia 200 partidatan hartu du parte. Baiko Pilotak eskerrak eman dizkio urte hauetan azaldu duen profesionaltasunagatik eta egindako lanagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!