Jon Erasunek ez du Baiko Pilotan jarraituko

Ataria 2021eko abenduaren 29a

Pilotari zizurkildarrak urtarrilaren 8an, Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko du bere azken partida Baiko Pilotarekin.


Jon Erasun pilotariak ez du jarraituko Baiko Pilotan. Urtarrilaren 8an jokatuko du bere azken partida enpresarekin, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Zizurkilgo atzelariak 2016ko azaroaren 5ean egin zuen debuta Tolosako Beotibar pilotalekuan eta ordutik ia 200 partidatan hartu du parte.

Baiko Pilotak eskerrak eman dizkio urte hauetan azaldu duen profesionaltasunagatik eta egindako lanagatik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!