Danok Danena Gipuzkoako txapeldun taldeka

Ataria 2021eko abenduaren 22a

Danok Danena halterofilia taldea Gipuzkoako taldekako txapelduna izan da, emakumezkoetan zein gizonezkoetan.

Abenduaren 11n jokatu zen txapelketa, Irungo Uranzu frontoian, eta pultsulari hauek parte hartu zuten Danok Danenatik: emakumezkoetan, Elena Mangas, Naiara Madrid, Allison Rivera eta Amaia Blanco, eta gizonezkoetan, Ekaitz Kortajarena, Eki Lizaso, Mikel Alvarez, Jon Rodriguez, Pablo Ucero eta Andres Rubiños. Emakumezkoetan marka onena Elena Mangasek egin zuen eta gizonezkoetan Ekaitz Kortajarenak.

Bestalde, pasa den igandean, Zizurkilgo Kirol Astearen barruan, I. Egarri Trofeoa antolatu zuen taldeak Joxe Arregi plazan. Parte hartzaileak ondorengoak izan ziren: gaztetxoak, Mirari Maqueda eta Lier Erro; emakumezkoak, Elena Mangas, Allison Rivera eta Amaia Blanco; eta gizonezkoak, Ekaitz Kortajarena, Jon Rodriguez, David Rubio, Julen Larrauri eta Eki Lizaso. Urteak dira Zizurkilgo Joxe Arregi plazan txapelketarik egin gabe zela eta Danok Danenatik eskerrak eman dizkiote udalari igandeko ekitaldia antolatu ahal izateagatik. Bestalde, Egarri tabernari ere taldeak eskerrik beroenak eskaini dizkio, «txapelketa aurrera eramateko egin duen ahaleginagatik eta ondoren bazkari eder batetara gonbidatu izanagatik».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!