Regillaga eta Gurrutxaga azkarrenak, Zizurkilgo Gau Krosean

Ataria 2021eko abenduaren 20a

Argazkiak: Irune Alfonso (Aiurri)

Aitor Regillaga tolosarrak (22.48) eta Maialen Gurrutxaga andoaindarrak (27.30) lortu dute garaipena Zizurkilgo Gau Krosaren XXIV. edizioan.

Zizurkilgo Kirol Astearen barruan, Zizurkilgo Gau Krosaren XXIV. edizioa jokatu zen larunbatean. 7 kilometroko lasterketa izan zen, eta gizonezkoetan, Aitor Regillaga tolosarra izan zen azkarrena; emakumezkoetan, berriz, Maialen Gurrutxaga andoaindarra. Regillagaren atzetik, Eneko Garin billabonatarra eta Julen Azkue tolosarra helmugaratu ziren. Gurrutxagarekin batera, Aitana Amundarain eta Nagore Azkue tolosarrek osatu zuten podiuma.

Egungo osasun egoeragatik ezarritako neurrien ondorioz, beste urteetan baino lasterkari gutxiagok hartu zuten parte aurtengo edizioan; hala ere, urteroko giro epela nabaritu zen. Lasterketa hasi aurretik, minutuko isilunea egin zuten Ibontxo Gonzalez omentzeko. Txokolatea eta gailetak banatu zizkieten korrikalari eta ikusleei, musikaz girotu zuten festa handiko gauean.

Sailkapenak:

Gizonezkoak:

  1. Aitor Regillaga (Tolosa): 22.48
  2. Eneko Garin (Amasa-Villabona): 22.51
  3. Julen Azkue (Tolosa): 22.55

Emakumezkoak:

  1. Maialen Gurrutxaga (Andoain): 27.30
  2. Aitana Amundarain (Tolosa): 28.34
  3. Nagore Azkue (Tolosa): 28.36

Dinosaurio saria (korrikalari zaharrena): Jabier Gallo

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!