Halterofilia txapelketarekin agurtu dute Zizurkilgo Udalak antolatu duen Kirol Astea. 12:00etan hasita lehiatu dira Denok Danena taldekoak Joxe Arregi plazan jokatu duten txapelketa. Bertara gerturatu diren herritarren berotasuna eta animoei esker, parte hartu duten kirolariek euren marka gainditzeko aukera izan dute.