Liburuaren Astea egingo dute Zizurkilen astelehenetik aurrera

Ataria 2021eko azaroaren 17a

Oihana Iguaranek eta Maria Altunak osatu duten 'Plazida oihartzunaren plaza' ipuin ilustratua aurkeztuko dute astelehenean.

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiak liburuaren astea antolatu du azaroaren 22tik 27ra. Liburutegiari izena ematen dion bertsolariaren biografia biltzen duen ipuin ilustratua prestatu dute Oihana Iguaranek eta Maria Altunak. Plazida oihartzunaren plaza izena jarri diote lanari eta astelehenean aurkeztuko dute.

Ipuin horretan jasotako ilustrazioekin erakusketa izango da ikusgai liburutegian eta ipuinaren irakurketa konpartitua egingo dute larunbatean eskolako umeekin batera.

LIBURUAREN ASTEA

Azaroak 22tik 27ra

Goiz eta arratsaldez. Plazida oihartzunaren plaza ilustrazioen erakusketa ikusgai izango da liburutegian.

Azaroak 22, astelehena

12:00. Plazida oihartzunaren plaza ipuinaren aurkezpena.

Azaroak 23, asteartea

18:00. Nerea Loiola egilea bertan dela Epizentroa liburuaren inguruko tertulia, Oihana Iguaranek gidatuta.

Azaroak 27, larunbata

11:00. Plazida oihartzunaren plaza ipuinaren irakurketa konpartitua eskolako umeekin eta Plazidaren eskulturaren osaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!