Eki Lizaso, 17 urtez azpiko Euskadiko Txapelketako irabazlea

Ataria 2021eko urriaren 19a

Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian egin zen txapelketa, eta bertan parte hartu zuen Danok Danena taldeko Eki Lizaso pultsulariak.

Lan bikaina egin zuen Lizasok, egindako sei altxaldiak balekoak izan baitziren eta bere marka 15 kilotan hobetzea lortu zuen. Pozik zegoen Lizaso, Euskadiko Txapelketa irabazi eta gero. Kontuan hartzekoa da gainera, urtebete baino ez daramala kirol hori egiten.
 
Asteburu honetan, urriaren 23an, Cadizen (Espainia) izango da Lizaso, 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketan, Batis Kortajarena entrenatzailearekin batera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!