Asfaltatze lanak egingo dituzte Motzanetik Zarateko Bentako bidegurutzeraino

Ataria 2021eko urriaren 14a

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez baliteke egun batzuetan bide hori erabiltzeko trabak izatea.

Zarateko Bentara doan bidean konponketak egitera doaz. Asfaltatze lanak egingo dituzte Motzane paretik hasi, eta Zarateko Bentako bidegurutzeraino. Lurzorua egoera kaskarrean zegoen bide zati horretan eta Zizurkilgo Udalak 2021eko aurrekontuetan sartu zituen konponketa lanak.

Egunotan hasiko dituzte lanak eta udalak jakinarazi duenez baliteke egun batzuetan bide hori erabiltzeko trabak izatea. "Lanak amaitzen dituztenean, gaur egun baino erosoagoa izango da Zarateko Benta ingurura iristea", esan dute udal ordezkariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!