'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimena, berriz ere martxan

Ataria 2021eko urriaren 6a

Elizpe erretiratuen elkarteak antolatuta, urriaren 13an, 20an eta 27an egingo dituzte adinekoentzako ibilaldiak Asteasuko bidegorrian zehar.

Datorren asteazkenean, hilaren 13an jarriko da martxan 'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimena. Urrian eguraldia lagun izan daitekeela aprobetxatuz, Elizpe elkartekoek berriro ere martxan jarriko dituzte ibilaldiak. Urriaren 13rako, 20rako eta 27rako finkatu dituzte hitzorduak.  Parte hartu nahi izenez gero, Elizpe erretiratuen elkartean edo Zizurkilgo udal bulegoetan eman behar da izena.

10:00etan emango zaio hasiera ibilbideari eta hiru taldetan banatuta egingo dituzte itzuliak. Burrusti baserriraino iritsiko da talde bat, Martxetaundira beste talde bat, eta Asteasuraino beste bat. 12:00etan Joxe Arregi plazan elkartuko dira parte hartzaile guztiak, hamaiketakoa egiteko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!