Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak plazara aterako dira

Ataria 2021eko irailaren 17a

Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien konpartsa Joxe Arregi plazara aterako da irailaren 25ean, herriko haurrekin elkartzeko asmoz.

Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiek COVID19aren eraginez urtebete pasatxo daramate kalejirarik eta dantzarik egin ezinik eta haurrek ezin izan dituzte gozatu. Iraileko kultur asteburuan kuku txiki bat egin zuten eta herriko gaztetxoek oso gustura hartu zuten haien bisita.

Irailaren 25ean elkarrekin gozatzeko aukera izango dute. Joxe Arregi plazara gerturatuko dira erraldoi eta buruhandiak, 11:30etatik 13:00etara. Argazkiak ateratzeko aukera izango du nahi duen guztiak. Etxeko buruhandi eta erraldoiekin gerturatzeko deia ere luzatu dute, guztiok goiz ederra pasatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!