Elikagai bankuko sortak prestatzeko boluntario bila dabiltza Zizurkilen

Ataria 2021eko irailaren 15a

Ostiralean, irailaren 17an prestatuko dituzte sortak eta lagundu nahi duten boluntarioek izena eman beharko dute izena Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatean.

Zizurkilgo elikagai bankuko sorta prestaketa egingo da datorren ostiralean, irailak 17an, 09:30etatik aurrera.

Herrian behar hau dutenengana iristea da helburua eta hiru hilabetero egiten da banaketa. Horrelakotan sortak prestatzeko boluntarioek egiten duten lana ezinbestekoa dela jakinarazi du udalak. Laguntzeko prest daudenek Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatean eman beharko dute izena: 943 69 39 30 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!