III. Melokotoi Errugbi Topaketa jokatu dute Zizurkilen

Leyre Carrasco 2021eko irailaren 4a

Danena futbol zelaiak baloi biribila obalatuarengatik aldatu du goizean, eta denboraldi-aurreko lehen partida jokatu dute La Unica, Bera Bera eta Hernaniko errugbi taldeek.

11:00etan hasita, denboraldi berriari hasiera eman diote goizean Zizurkilen La Unica iruindarrek, Hernaniko errugbi taldeak eta aurtengo Euskadiko ligako txapeldunak diren Bera Berak. Denek denen aurka aritu dira Danenako futbol zelaian jokatuko duten 25 minutuko partidan. Frantziako Federazioaren baieztapena jaso ez duenez, Biarritz Olimpique errugbi taldeak gaurko partida ez du jokatzerik izan. Epaile lanetan Igotz Gallastegi ezaguna egon da, emakumezkoen zein gizonezkoen ohorezko mailako epailea. Bera Bera taldean berriz, Ihintza Alkorta asteasuarrak jokatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!