Ikasturte berrirako eskaintza prestatu dute Zizurkilen

Tolosaldeko Ataria 2021ko ira. 3a, 14:17

Izen emateak irailaren 13tik 27ra egin beharko dira udal bulegoetan.

Zizurkilgo Udalak antolatutako ikastaroen ikasturtea urriaren 1ean hasiko da eta ekainaren 24an bukatuko. Ikastaro horietako batean edo gehiagotan izena emateko aukera dute herritarrek eta horretarako epea zabaldu dute, irailaren 13tik 27ra udal bulegoetan.

Bi edo ikastaro gehiagotan izena ematen duen pertsonak ordainketa bi epetan egiteko aukera izango du: irailean ikastaro bat eta urtarrilean gainontzekoak. Talde bakoitza sortzeko udalak jakinarazi du gutxieneko ikasle kopuru bat beharrezkoa izango dela eta gehienenezko kopuru bat ere finkatuko dute talde bakoitzean, osasun egoerak eskatzen dituen distantziak mantendu ahal izateko. Izena ematen dutek, udalak finkatutako protokoloa jasoko dute ikasturte hasieran eta bertan esandakoak betetzeko konpromisoa hartuko dute. Ikasturtean zehar beste konfinamendu bat bizi behar bada, udalak irakasleekin klaseak jarraitzeko modurik egokiena adostuko dute. Telematikoki emandako saioak, ikastaroan barruan kontatuko dira eta ez da horregatik diru itzulketarik egingo.

Ikastaro bakoitzean izena ematen duten erdia zizurkildarra izan beharko du, bestela udalak bertan behera utziko du ikastaroa.

Atxulondo kultur etxeko ikastaroak:

  • Antzerkia, 2015 eta 2009 urteen artean jaiotako umeentzat.
  • Dantza modernoa, LH4tik gorako gaztetxoentzat.
  • Patchworka, yoga, pilates aurreratua, forman jar zaitez, zumba, dancehall, sabel dantza eta ingelesezko mintzapraktika helduentzat.

Iriarte kultur etxeko ikastaroak:

  • Eskulanak
  • Helduentzako gimnasia
  • Memoria tailerra

Bestalde hastapen mailako joskintza ikastaro motza antolatu du udalak urritik abendura, astearte eta ostegunetan. Horrekin batera, Bukalai dantza taldeak eta Loatzo musika eskolak ere egunotan zabalduko dute izen ematea, baita Ziotza pilota eskolak eta Danena txirrindularitza eta futbol taldeek ere. Emakumeei zuzendutako pala ikastaroa ere jarriko dute martxan astearteetan eta irailaren 17an hasita, ostiraletan 18:30ean, herriko emakumeei zuzendutako entrenamendu gidatuak izango dira Aitziber Ibarbiaren eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!