Meloren asteburu kulturala antolatu dute Elbarrenan

Jon Miranda Labaien 2021ko ira. 1a, 17:23

Zizurkilgo Elbarrenako festa batzordeak ekitaldiak antolatu ditu irailaren 9tik 12ra. Aurrez, emakumeen errugbi topaketa egingo dute larunbatean, Danena futbol zelaian.

Aurten ez da Elbarrenako jairik izango Zizurkilen. Dena den kultur egitarau oparoa antolatu du festa batzordeak, irailaren 9tik 12ra. Ekitaldiak Emakumeen errugbi topaketarekin abiatuko dira, datorren larunbatean, irailaren 4ean.

 

Festa batzordeak jakinarazi duenez ekitaldi guztiak uneko egoerak eskatzen duen osasun neurritara egokituta antolatuko dira. Espazioen edukiera hartuko da kontutan eta gonbidapenak banatuko dira ekitaldietara joateko. Gonbidapen guztiak doakoak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek eta pertsona bakoitzak gehienez, lau gonbidapen jaso ahal izango dituela ekitaldi bakoitzeko. Gonbidapenarekin antolatutako ekitaldietara ordu laurden lehenago joan beharko da, sarrera ziurtatzeko. Joxe Arregi plazan egingo diren ekintzetan gonbidapenean 110etik gorako zenbakia dutenek, eguraldi onarekin soilik erabili ahal izango dute sarrera.

 

Hauek dira Elbarrena auzoan antolatu dituzten ekitaldiak:

 

Irailak 4, larunbata

11:00. Emakumeen errugbi topaketa, Danena futbol zelaian.

 

Irailak 9, osteguna

11:30. Melo ezagutuz, haurrentzako ekintza. Pli Pla liburuaren egileekin solasean eta jolasean, Joxe Arregi plazan. Izena eman beharko da udal bulegoetan, irailaren 8a baino lehen.

16:30. Haur antzerkia: Meri, Mari eta Lari, Eldabe Teatroa taldearen eskutik, Aurrera plazan. (Eguraldi txarrarekin Joxe Arregi plazan).

Ondoren, Txokolatada.

19:00. Umorezko bakarrizketak Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariaren eskutik, Joxe Arregi plazan.

20:30. Bokata afaria Joxe Arregi plazan. Izena eman beharko da, koadrillaka, Udal Bulegoetan, irailaren 8a baino lehen.

 

Irailak 10, ostirala

16:00. Trial bizikleta zirkuitua gaztetxoentzat, Danenako pasealekuan.

18:00. Irene Caminos eta Jabier Alonsoren bizikleta erakustaldia, Danenako pasealekuan.

19:30. Skabidean taldearen kontzertua, Joxe Arregi plazan. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira udal bulegoetan.

 

Irailak 11, larunbata

11:00-13:00. Marrazki eta argazki lehiaketen erakusketa.

13:00. Marrazki eta argazki lehiaketen sari-banaketa.

13:00. Patata tortilla lehiaketa. Izena eman beharko da Udal Bulegoetan, irailaren 10a baino lehen.

16:30. Bingo musikatua, Joxe Arregi plazan.

19:00. Gazte kaleko antzerki-dantza ikuskizuna (Hika teatroa eta Oinkari dantza taldea), Pedro Maria Otaño ikastetxean. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira Udal Bulegoetan.

 

Irailak 12, igandea

12:45. Bukalai dantza taldearen emanaldia, Joxe Arregi plazan.

17:30. Tonbola ikuskizuna (Hika teatroa), Pedro Maria Otaño ikastetxean.

19:30. Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua, Joxe Arregi plazan.

21:00. Bokata afaria, Joxe Arregi plazan. Izena eman beharko da, koadrillaka, udal bulegoetan, irailaren 10a baino lehen.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!